Nahiago nuke mutila banintz

Egilea : David Duran
Iltzultzailea: Gerardo Markuleta
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2016
ISBN: 978-84-9109-056-4
R: 7.850

 

 

 

“Sexuaz jakin nahi zenuen ia guztia eta galdetzeak lotsa ematen zizuna.

Júlia kokoteraino dago hilekoaren tripako minekin, eta behin baino gehiagotan desiratu izan du mutil bihurtzea. Egun batez, Hilekoaren Maitagarria agertuko zaio bere desioa errealitate bihurtzeko. Maitagarriak Bis Zikloa eskainiko dio: hurrengo hilekora arte ezohiko boterea izango du neska edo mutila izateko, gogoak emandakoaren arabera. Gero erabaki egin beharko du neska izaten jarraitu nahi duen ala mutil bihurtu nahi duen. Tarte horretan Júliak primeran pasatuko du, eta gauza pila bat ikasiko du sexualitatearen eta pertsonen arteko harremanen gainean”.

Nire ustez, lerro hauek primeran laburbiltzen dute liburuaren mamia. Esango nuke eleberri labur honek lor lezakeela irakurle nerabeak harrapatzea:

– Zenbait unetan umore zipriztin batzuekin kontatzen dituelako pertsonaien artean sortzen diren gaizki-ulertu eta egoera dibertigarri batzuk.

– Fantasia ukitu txiki bat ere baduelako.

– Sexuari buruzko azalpen didaktiko ugari txertatu dituelako idazleak, eta, jakina denez, sexua nerabeen intereseko gaia izaten da. Azalpen argiak dira, ulerterrazak, eta horiei egiten die erreferentzia liburuaren kontrazaleko lehen esaldiak: “Sexuaz jakin nahi zenuen guztia eta galdetzeak lotsa ematen zizuna”.

– Erraz irakurtzen delako, ez baitu zailtasunik ez hizkuntzaren aldetik ez tramaren aldetik ez kontamoldearen aldetik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude