Emakumezkoen futbola: Argentinako selekzioa greban; Danimarkako mutilak soldataren parte bat emateko prest

Jon Torner Zabala / 2017-09-25 / 160 hitz

Argentinako futbol selekzioko emakumeek greba hasi dute, bizi duten egoera kaskarra azaleratu eta AFA Argentinako Futbol Federazioa haien baldintzak hobetzera bultzatzeko. Oinarrian hiru gauza eskatzen dituzte: dietak ordaintzea, bidaiatzen dutenean autobusean lo egin beharrik ez izatea eta azpiegiturak egokitzea, alegia, entrenamenduetarako belar naturaleko zelai bat izatea eta aldagela handiagoak erabili ahal izatea.

“Ezin da kirol epopeiarik gauzatu protagonistek partidaren egunean goizeko 4ak eta 9ak bitartean bidaiatu eta mikrobusean lo egin behar badute, abuztuaren 30ean Montevideon jokatu genuen lagun arteko partidan gertatu zen moduan”, diote jokalariek.

Danimarkako gizonezkoen futbol selekzioko jokalariek euren soldataren parte bat –urtean 67.000 euro– emakumezkoen selekzioari eskaini diote, bi taldeen arteko desorekak bultzatuta. Euren soldata, aparteko gainsari eta txarteldegietako sarreren batura %46 handitzea eskaini die DBU Danimarkako Federazioak, baina jokalarien sindikatuak %342ko igoera eskatzen du, eta partiduen atarikoetan DBUren kontratupean aritzea. “Ezin dezakete guk baino eskubide gutxiago izan, soilik emakumeak direlako”, diote gizonezko futbolariek: “Bi talde nazionalak gara, elkarrekin gaude eta elkarren ardura daukagu. DBUri dagokio orain erantzukizuna hartzea”.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude