Eskola honetan etxeko zereginak irakasten dira genero ezberdintasunaren aurka borrokatzeko

Jaione Dagdrommer / 2019-09-17 / 202 hitz

Gizon zein emakumeek jakin behar lukete etxeko zereginak burutzen euren generoa bata ala bestea delarik ere.

Jostea, plantxatzea eta kozinatzea pertsona gehienok etxean ikasten ditugun oinarrizko zereginak dira. Bada orain, Vigoko (Galizia) eskola batean zeregin horiek klasean irakasten dira. Horrela ikasleek, gehiengoak mutilak, genero berdintasunarekiko errespetua ere ikasten dute zeregin horien bidez, jarduera horiek dituzten estigmak apurtuz. Montecastelo eskolako leloa honako hau da: “Berdintasuna ekintzen bidez ikasten da.”

2018an iragarri zuen eskola honek materia askoren artean etxeko ekonomiako klaseak emango zituela. Klaseak dirauen bitartean ikasleek etxeko zereginak burutzen dituzte, batez ere, historian zehar emakumezkoekin lotu izan direnak: jostea, plantxatzea, janaria prestatzea, garbitzea… baina, beste jarduerak ere badaude iturgintza eta elektrizitatearekin lotutakoak. Klaseak ikasle boluntarioek ematen dituzte edota ikasle horietako batzuen gurasoek.

Berdintasunezko irizpideak bultzatzeko ideiarekin erabaki zen klase hauek sortzea, iruditu baitzitzaien ikasleak etxeko jarduerek duten kargaz jabetzeak horretan lagunduko ziela. Etxe batean guztion elkarlaguntza behar baita, ez da emakumearen kontua soilik. Helburua, batez ere mutilek, honen inguruko kontzientzia eskuratzea eta bide batez, etxeko jardueretan laguntzea izan da.

Gurasoak hasieratik agertu zuten euren adostasuna ekimenarekin, nahiz eta ikasle batzuk deseroso sentitu ziren hasieran. Zorionez, jarduerak egiten hasi bezain pronto euren erresistentzia desagertu egin zen eta orain guztiek gozatzen dute klase praktiko hauetaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude