Ezkutuan, faxisten beldurrez

Urtzi Urkizu / 2019-11-11 / 980 hitz

1936ko gerran eta gerraostean, errepublikaren aldeko makina bat gizonek urteak egin zituzten ezkutatuta. Emazteek salbatu zituzten askotan. ‘La trinchera infinita’ filmak satorren gaia plazaratu du berriz ere. Hego Euskal Herrian, laburrak izan ziren ezkutaldiak, muga gertu dagoelako.

Continue reading

Bizitza borrokari emana

Jakes Goikoetxea / 2019-03-12 /330 hitz

Borrokalaria. Luis Ortiz Alfau borrokalaria izan da (Bilbo, 1916-1919). Errepublikaren aldeko eta frankismoaren kontrako milizianoa 1936ko gerran, ahanzturaren kontrako eta memoriaren aldeko borrokalaria azkeneko bi hamarkadetan. Herenegun hil zen, 102 urte zituela. 

Continue reading

Ricardo Urrizola, ikertzailea: “Erabateko kontrola zuten militarrek lehenengo egunetik”

Edurne Elizondo / 2018-03-16 / 714 hitz

Ricardo Urrizolak (Iruñea, 1968) 2.000 izen propio baino gehiago jaso ditu Consejo de Guerra. Injusticia militar en Navarra, 1936-1940 liburuan. 1936tik 1940ra arteko 600 bat auzitan aurkitu ditu izen horiek, Iruñeko Artxibo Militarrean. 1936ko gerraren testuinguruan Nafarroa nolakoa zen eta militarrek gizartean zer-nolako kontrola ezarri zuten aztertu du, besteak beste.

Continue reading