Oker: km 1, € 1, °C 1…
Zuzen: 1 km, 1 € , 1 °C…
Euskaltzaindiak 197. arauan ezarritakoaren arabera, 1 zenbakia sinboloaren aurretik idazten da —gainerako zenbakiak idazten diren bezala— .
Hortaz, honako hau da idazkera egokia:
1 km, 1 € , 1 °C…
Hala ere, irakurtzeko garaian, irakurketa naturala egin behar da, hau da, neurri unitatearen ondoren esan behar da.
Hortaz, hau da irakurketa egokia:
kilometro bat, euro bat, gradu bat…
Honatx Interneten topaturiko bi oker:
-*Moztu tipula cm 1-eko laukitxoetan.
-*kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
Hauek dira idazkera zein irakurketa egokiak:
–Idazkera: Moztu tipula 1 cm-ko laukitxoetan. / Irakurketa: Moztu tipula zentimetro bateko laukitxoetan.
–Idazkera: 1 kg ogi 3 ogi handi dira. / Irakurketa: Kilo bat ogi hiru ogi handi dira.
Bukatzeko, honatx gai honi loturiko beste bi sarrera: