Kategoriaren artxiboa: Deklinabidea

Okerrak: *2024ean, *2024eko, *2024etik, *2024era…

Okerrak dira *2024ean, *2024eko, *2024etik, *2024era

Hau da, okerrak dira *bi mila eta hogeitalauean, *bi mila eta hogeitalaueko, *bi mila eta hogeitalauetik, *bi mila eta hogeitalauera…

Honako hauek dira zuzenak: 2024an, 2024ko, 2024tik, 2024ra

Hots, hauek dira zuzenak: bi mila eta hogeitalauan, bi mila eta hogeitalauko, bi mila eta hogeitalautik, bi mila eta hogeitalaura…

Hona hemen Internet sarean aurkitutako akats batzuk:

-*Euskadiko hondartzen osasun-egoera 2024ean

-*2024etik aurrera indarrean…

-*2023ko azaroaren 4tik 2024eko otsailaren 29ra egindako jarduerak

Honela behar dute zuzenak izateko:

-Euskadiko hondartzen osasun-egoera 2024an

2024tik aurrera indarrean…

-2023ko azaroaren 4tik 2024ko otsailaren 29ra egindako jarduerak

2024  zenbatzailea diptongoz bukatzen da (au), eta bokalez amaitzen den beste edozein zenbatzaile bezala deklinatu behar da. Halaxe dio Euskaltzaindiaren 29. arauak: diptongoz bukatzen diren izenen deklinabidea

Gai honi lotuta, ikus blog honetan bertan argitaratutako beste sarrera labur hauek:

Okerra: *berataz

Okerra: *berataz

Zuzena: beraz

Euskara batuan testuinguru bakar batean ez da zuzena izango *berataz forma.

Hona hemen Internet sarean topaturiko akats batzuk:

*Bi urte itxaron beharko dira berriro gai berataz galdetzeko.

*Ez du ulertzen zergatik ari diren berataz gaizki esaka.

*Zer dakigu berataz

*Orain arte ez dira berataz gogoratu.

Honela beharko lukete:

-Bi urte itxaron beharko dira berriro gai beraz galdetzeko.

-Ez du ulertzen zergatik ari diren beraz gaizki esaka.

-Zer dakigu beraz

-Orain arte ez dira beraz gogoratu.

Jarraitu irakurtzen

Okerrak: *greba orokorrarako deia, *greba orokorrarako hamaika arrazoi…

Okerrak: *greba orokorrarako deia, *greba orokorrarako arrazoiak, *asanblada orokorrarako deialdia…

Zuzenak: greba orokorrerako deia, greba orokorrerako arrazoiak, asanblada orokorrerako deialdia…

Hona hemen Internet sarean topaturiko zenbait oker:

*Greba Orokorrarako deiak Gizpuzkoa osoa gelditu zuen

*Greba orokorrarako hamaika arrazoi ditugu

*Gaztetxeak asanblada orokorrarako deialdia zabaldu du

Jarraitu irakurtzen

Okerrak: *70ko; 21ra; 30tik; 4,25an…

Okerrak: *70ko; 21ra; 30tik; 4,25an…

Zuzenak: 70eko; 21era; 30etik; 4,25ean…

Maiz, ematen du zenbakiaren amaierari erreparatu gabe eransten dugula kasu-marka; hau da, bokalez edo kontsonantez amaitzen den kontuan hartu gabe itsasten diogula desinentzia.

Hona hemen Internet sarean topatutako akats batzuk:

*70ko hamarkada: etenari buruzko ohar batzuk eta bertsolaritza-fikzio apur bat

* Museoen eguna ospatuko dugu maiatzaren 18tik 21ra

*Baluarteko Jatetxeak oporrak hartuko ditu martxoaren 30tik apirilaren 8ra

* EBZ Europako Banku Zentralak interes tasa % 4,25an mantentzea erabaki du

Jarraitu irakurtzen

Okerrak: *batzu, *batzuri, *batzurekin, *batzutan…

Euskara baturako okerrak dira izenburuko forma horiek zein beste batzuk.

Okerrak: *batzu, *batzuri, *batzuren, *batzurekin, *batzurengana, *batzurengandik, *batzurenganaino, *batzutan, *batzutako, *batzutatik…

Ondoko hauek dira horien ordain zuzenak:

Zuzenak: batzuk, batzuei, batzuen, batzuekin, batzuengana, batzuengandik, batzuenganaino, batzuetan, batzuetako, batzuetatik…

Jarraitu irakurtzen