Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan sarrera hau dator:
Hortaz, euskara batuan *urtebete bat okerra da beti; horren ordez, urtebete erabili behar da.
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan sarrera hau dator:
Hortaz, euskara batuan *urtebete bat okerra da beti; horren ordez, urtebete erabili behar da.
Zenbaiten ustez, neurri-unitateak adierazteko, puntua idatzi behar da ikurraren ondoren; adibidez: *cm., *kg., *l., m./s. eta abar. Uste okerra da hori: ez dira laburdurak, nazioartean komunitate zientifikoak adostutako sinbolo edo ikurrak baizik. Beraz, punturik gabe idatzi behar dira: cm, kg, l, m/s eta abar.
Hilabeteen deklinabideak arazo ugari sortu ohi du. Hona hemen horren adierazgarri den argazki bat: *urriatik *maiatzara jarri beharrean, urritik maiatzera jarri beharko luke.
Uste okerra da jardun aditzak beti nor-nork motako erregimena eskatzen duela. Lanean jardun du eta Lanean jardun da esaldiak, esaterako, zuzenak dira biak ala biak. Gainera, esanahiari dagokionez, ez dago alderik. Hona hemen Hiztegi Batuan datorren sarrera:
jardun 1, jardun, jarduten. da/du ad.: lanean jardun da / du egun osoa.
*Urtarrilan, *otsailan, *apirilan, *maiatzan, *ekainan, *uztailan, *irailan okerrak dira. Zuzenak: urtarrilean, otsailean, apirilean, maiatzean, ekainean, uztailean, irailean.
HABEren ikasmateriala da Gramatika gaitasuna lantzen. C1 mailarako prestatua da, eta, gramatika azalpenez gain, zuzenketa automatikoa duten hainbat ariketa interaktibo dauzkagu eskura: baliokideak eman, itzulpenak egin, egiturak berridatzi, perpausak lotu, hutsuneak bete, esaldiak moldatu…
Itxura batera antzekoak badira ere, zeharo ezberdinak dira bi egitura hauek esanahiari dagokionez:
a) 2000 urtean izugarri aldatu da Iruñea.
b) 2000. urtean izugarri aldatu da Iruñea.
Bien arteko aldeaz jabetu ez bazara, jarraitu irakurtzen.
Zentimetro, zentilitro eta zentigramo z letrarekin idazten dira euskaraz.
Zenbaiten ustez, ordea, ikurra idatzi behar dugunean ere z letrarekin egin behar dugu euskaraz. Uste ustela da hori: *zm, *zl eta *zg oker idatzita daude. Neurri unitateen sinboloak idazteko, nazioartean komunitate zientifikoak adostu eta erabakitako ikurrak erabili behar ditugu. Hori dela eta, cm, cl eta cg dira zuzenak.
Data idazteko garaian, 11 zenbakiak hamaika arazo sorrarazi ohi du.
Ea item hauetan zalantzarik duzun!
1. Bihar ….. izanen da.
Zalantzarik izan baduzu, jarrai ezazu sarrera hau irakurtzen. Jarraitu irakurtzen
Esaldi hauek ez dira zuzenak:
Honela behar dute zuzenak izateko: