Espezieak dieta aberasteko

Cristina Perez / 2013-09-24 / 682 hitz

Eguneroko dietan espezieak jateak abantaila asko dauzka osasunerako. Askotariko espezieak daude, eta era guztietako onurak eragiten dituzte; batzuek digestioari mesede egiten diote; beste zenbaitek minbizia izateko arriskua gutxitzen dute eta zirkulazio sistemarentzat onak dira.

Espezieak hainbat kulturatan erabili izan ohi dira beti, mediterranear, arabiar, indiar eta txinatar sukaldean, esaterako. Erabilera hori oinarrituta dago, ez baitira gutxi dakartzaten onurak. Osasunean mesede egiten dute, eta askotariko dieta eramaten laguntzen dute.

Aniztasunaren garrantzia

Dieta aberatsa izateak elikagai orekatua mantentzen laguntzen du; hainbat arrazoirengatik, garrantzitsua da dieta aberats bati jarraitzea. Dieta aberats bat askoz ere atseginagoa gertatuko zaigu, eta gorputzak behar dituen osagai guztiak emango ditu. Espezieek asko laguntzen dute dietan aberastasuna sartzen; zapore, lurrin eta kolore aldetik.

Nola konbinatu

Oro har, kantitate txikitan erabili behar dira espezieak, intentsitate handiko zaporea dutelako, eta, noski, elikagaiekin nahasturik erabili behar dira. Hurrengo hiru taldetan banatu daitezke espezieak.

Oinarrizko espezieak: espezie hauek barazki guztietan erabili ahal dira: saltsetan, arrozetan, perretxikoekin, patata eta lekale guztietan. Talde honetan, espezie hauek sartzen dira: tipula hautsa, baba zuria, perrexila, intxaur muskatua, piperra, piperbeltz zuri edo beltza, ezkaia eta albaka.

Espezie suabea edo goxoak: elikagai gozoei zaporea emateko erabiltzen dira. Gailetak, marmeladak, pastelak, zopak, gozoak, flanak, mazedoniak…Talde honen barruan, azafraia, banilla, iltzea, kanela eta kardamomoa dauzkagu.

Espezie gogorrak: haragia, barazkiak, lekaleak, zopak, arrozak edo patatei laguntzeko erabiltzen dira. Talde honetakoak dira piperbeltz zuri edo beltza, piperrauts mina, oreganoa eta jengibrea.

Osasunean duten eragina

Hainbat ikerketak esaten dute espezieek laguntzen dutela gaixotasun batzuei aurre egiten. Horrela, osasunari mesede egiten diote, eta balio nutrizionalez gain, organismoaren funtzionamenduan positiboki eragiten dute.

Espezieak kontsumitzeak hainbat abantaila dauzka. Batzuek eragin karminatiboa dute; hau da, haizeak sortzea eragozten dute. Beste batzuek digestioari mesede egiten diote, eta beste zenbaitek, berriz, minbizia edukitzeko arriskua gutxitzen dute. Azkenik, zirkulazio sistemari eta funtzio kardiobaskularrari mesede egiten diotenak ere badaude. Hala ere, espezie batzuek pikante izaera dute, eta kontuan izan behar dute hori urdailean arazoak dituztenek.

Espezie ezagunenek gorputzean duten eragina

Tipula: zapore suabea eta ziztakaria du, eta zirkulaziorako oso ona da. Gorputz likidoak kanporatzen laguntzen du, beraz, eta oso egokia da likido erretentziorik ez izateko. Hezueria, erreuma eta giltzurrun arazoak dituztenentzat ere mesedegarriak dira espezieak. Digestioari ere mesede egiten dio tipulak, eta anti inflamatorioa da. Crohn gaixotasuna eta glutenari intolerantzia dutenentzat ere gomendagarriak dira.

Perrexila: zapore garbia eta begetal lurrin fuertea dauka; platerak apaintzeko eta lurrina emateko erabiltzen da. Diuretiko efektua dauka infusio moduan hartzen bada, eta sistema immunologiakoa indartzeko baliagarria da dauzkan bitamina eta mineralei esker.

Ezkaia: zapore lakarra eta pikantea dauka, eta oso erabilia da mediterranear dietan. Antisptikoa eta antibakteriano funtzioa dauka.

Oreganoa: oso erabilia da dieta mediterraneoan pastei eta pizzei botatzeko. C bitamina kantitate handia duenez, anti oxidatzaile ona da.

Jengibrea: anti oxidatzailea izateaz gain, anti inflamatorioa eta urdailerako lasaigarria ere bada. Autoan mareatzen diren pertsonei efektu lasaigarria egiten die.

Intxaur muskatua: lasaitzeko eta espasmo muskularrak kontrolatzeko erabiltzen da. Baita goragaleak eta beherakoa kontrolatzeko eta prostatarako toniko gisa ere.

Piperbeltz zuri edo beltza: digestioan laguntzen du. Anti oxidatzaile eta anti bakterianoa da, eta gantz ehuna orekatzen laguntzen du.

Piperrauts mina: listu jariatzea suspertzen du, eta haizeek ematen duten mina kendu. Odol zirkulaziorako ere ona da, eta koaguluen formakuntzari aurre egiteko ona da. Beraz, oso eraginkorra da zirkulazio arazoak dituzten pertsonentzat, propietate analgesikoak eta anti oxidatzaile ak ere badituelako.

Iltzea: digestio arazoak eta arnas arazoak konpontzeko baliagarria den espezie bat da iltzea.

Baba zuria: sukaldean oinarrizko osagaia izateaz gain, abantaila handiak dauzka osasunean. Zirkulazioa hobetzen du, tentsioa jaisten du, eta kolesterolaren mailak erregulatzen ditu. Gainera, antibiotiko eta antiseptikoa da, eta tonifikatzailea, depuratiboa eta defentsak igotzen ditu.

Banilla: espezie honek lurrin handia dauka. Digestio toniko oso ona da, eta digestio astunak lasaitzeko baliagarria da.

Azafraia: B2 bitaminan eta riboflabinan aberatsa da, jangurarik eza kentzeko lagungarria da, eta digestioak hobetzeko ona. Zainetan gantzaren pilaketarik ez izateko lagungarria da, eta emakumearen hileroko tentsioa jaisteko ere oso baliagarria izaten da.

Kanela: plater gozoetan nahiz gozoak ez diren plateretan erabili ahal da. Espezie honek odoleko azukrea kontrolatzen laguntzen du, eta baita kolesterola eta triglizeridoak jaisten ere. Digestioak hobetzeko ere erabiltzen da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.