Norberaren baitan daude mugak

Unai Zubeldia / 2017-01-31 / 969 hitz

Entzumen arazoak izanda ere, eguneroko lanari esker Espainiako Lehen Mailan eta Txapeldunen Ligan jokatzea lortu du Eunate Arraiza Athleticeko jokalari nafarrak. Zortzi urte zituela egin zioten ebakuntza ezkerreko belarrian, eta kokleako inplantea jarri zioten.

Jarraitu irakurtzen

Motor eta joare harrabotsa

Iker Tubia / 2017-01-31 / 634 hitz

Zubietako eta Aurtizko joaldun eta mozorroek Iturenera bisita egin dute. Eguerdian, parte hartzaile guziak frontoian bildu dira, eta lehertu da kaosa. Gaur, bisita itzuliko diete iturendarrek zubietarrei. Ostegunean hasi ziren inauteriak Malerrekako zoko horretan, eta heldu den asteburuan bukatuko dituzte, kontuak egin ondotik.

Jarraitu irakurtzen

Emakume pilotariak lehian, aitzindari den txapelketan

Jon Torner Zabala / 2017-01-27 / 282 hitz

Asteburuan jokatuko da Laboral Kutxa Emakume Master Cup binakako txapelketako 2. kanporaketa. Euskal Herri mailan egiten den lehendabiziko emakumeen esku-pilota txapelketa izango da.

Jarraitu irakurtzen

“Normaltzat hartzen dugu andreen sexu esplotazioa”

Kattalin Barber / 2017-01-27 / 667 hitz

Emakumeen salerosketaren biktima izan zen Amelia Tiganus sorterrian (Galati, Errumania, 1984); atzean utzi du prostituzioa, eta, orain, ekintzaile aritzen da Munduko Medikuak elkartean eta feminicidio.net webgunean. Aukera bat eskatu du berak egindako urratsa egin nahi duten emakumeentzat.

Jarraitu irakurtzen

Ihesaldiz ihesaldiko bizitza

Pàblo García / 2017-01-27 / 350 hitz

Sinjarreko sarraskitik ihesi alde egin zuten hainbat yezidik Greziako Katsikasko errefuxiatu gunean hartu zuten aterpe. Ustez, izugarrikeria atzean utzi zuten. Baina, egun batean, EIren sinboloen pintaketak agertu ziren beren kanpadendetan. Berehala hartu zuten erabakia: berriro ere ihes egitea.

Jarraitu irakurtzen