Ane Insausti Barandiaran / BERRIA mantangorri / 2025-10-09
Jarraitu irakurtzenKategoriaren artxiboa: 8 urtetik aurrera
Euskal Herriko inauteriak: non eta noiz
Gaztezulo / 2025/01/27 Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx
Inauteri zalea bazara, ez duzu otsailaren bukaerara arte itxaron beharrik haiez gozatzeko. Hementxe dituzu inauterietako ospakizun nagusietako batzuk.
Euskal Herriko hiri eta herri askotan ospatzen dira inauteriak, eta bakoitzak bere ezaugarriak eta xarma izaten ditu. Besteren bat ezagutzeko asmoz bazabiltza, aukera batzuk bildu dizkizugu hemen.
Gehiago irakurtzeko: https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-herriko-inauteriak-non-eta-noiz
Lore kolore
Berria/ Mantangorri / 2024-11-16
Udaberria iristean, loreek kolorez betetzen dituzte zelaiak eta belardiak. Gogoa ematen du denak bildu eta etxera eramateko. Baina landareentzat beharrezkoak dira; ugaltzeko behar baitituzte. Horiei esker jaiotzen dira landare berriak!
Landare batzuek intsektuen laguntza behar dute ugaltzeko. Hortaz, usain goxo-goxoa zabaltzen dute, eta kolore bizi-biziak janzten dituzte. Horrela, intsektuak erakartzen dituzte: tximeletak, erleak, liztorrak… Hantxe ibiltzen dira denak, lorez lore, dantzan eta jolasean.
Fruitu-arbolek, adibidez, asko eskertzen dute tximeleten eta erleen laguntza. Izan ere, hegaka, batetik bestera joaten direnean, loreen hautsa eramaten dute, polena. Polen horren bidez, loreetatik haziak sortzen dira eta fruituak hazten dira: sagarra, gerezia, udarea…
Lore gehienek asko maite dute Eguzkia, batez ere, ekiloreak. Beti Eguzkiari begira dago! Goizetan, ekialdera begira jartzen da; eguerdian, tente-tente; arratsaldean, mendebaldera begira. Eta iluntzen hasten denean, burua makurtzen du, eta lotan bezala geratzen da, berriro Eguzkia atera arte.
Eguzki-loreak ikusgarriak ere badira, eta esanahi berezia dute: iraganean, etxeko atean jartzen ziren, etxea izaki gaiztoetatik babesteko. Oraindik ere, leku askotan jartzen dituzte, bereziki, herri txikietan eta baserrietan.
Gorputza bare-bare
Mantangorri / BERRIA / 2023-10-09
1. ZER DA HIBERNAZIOA?
Zenbait animalia espeziek muturreko baldintza meteorologikoetatik babesteko egiten duten prozesua da hibernazioa. Bereziki neguan egiten dute, tenperatura hotzei aurre egiteko, eta bizitza kontserbatzea eta zaintzea du helburu. Horren bidez, gorputzeko tenperatura eta funtzio metabolikoak oso maila apalean mantentzea lortzen dute.
Jarraitu irakurtzenZilartxoren erreskatea
Testua: Juan Kruz Igerabide Marrazkia: Kaiet Bengoetxea
Piztia txikiak
Egilea: Pascale Hedellin
Ilustratzailea: Dan Kerlerou
Argitaletxea: Ttarttalo
Bilduma: Wakou
Urtea: 2016
ISBN: 978-84-9843-674-7
R: 7.633
Animaliak
Egilea: Emmanuelle Figueras
Ilustratzailea: Julie Mercer
Argitaletxea: Ttarttalo
Bilduma: Wakou
Urtea: 2016
ISBN: 978-84-9843-673-0
R: 7.632



