BIZITZEA
mandarina jatearen pareko
esperientzia da:
zuritu eta dastatu arte
ezin igarri
zuku edo siku,
gozo edo min
izanen den.
BIZITZEA
mandarina jatearen pareko
esperientzia da:
zuritu eta dastatu arte
ezin igarri
zuku edo siku,
gozo edo min
izanen den.
Héléne Vignal, Queen Kong, Elkar, 2023
Dena hasi zen Jéremierekin. Izpilku-usaina zeukan. Niretzat usain sexya zen, izpilikua. Ohartu nintzen azalak apur bat epeltzen zionean, lurrin horrek ate sekretu bat aktibatzen zuela nire hanken artean. Zuzen-zuzenean. Aldizka, izpilikua beste nonbait sumatuta ere, busti egiten nintzen. Itzel gustatzen zitzaidan hori.
Baliteke horrek zerikusiren bat izatea garbitu eta gero izaretan gertatzen den leungarriarekin. Izpiliku-usaina izan behar zuen lehen aldiz lehertu nintzenean. Zenbat urte nituen orduan? Zortzi edo. Ohean nengoen. Egon ezinik. Gogoratzen naiz bila nenbilela. Zerbaiten bila nenbilela, zeren bila jakin ez arren. Ausart sentitzen nintzen. Esploradore moduko bat. Banekien banuela zerbait esploratzeko. (…)
Bisita bakardadea eta isiltasuna ezagutzera eta bide batez, bakardadeaz eta isiltasunaz gozatzera ere.animatzen duen album ilustratua dugu,
BERRIA Ikasgela / 2023-11-21 / 646 hitz
Erasotzaile nagusiak gurasoak dira, baina entrenatzaile eta jokalariek ere jarrera oldarkorrak izan ohi dituzte haiekin. Horren ordez, partidetan espazio hezitzaileak sortzea eskatzen dute epaile eta adituek.
Jarraitu irakurtzenKarmele Jaio / 2023-05-06 / 275 hitz
Miresten dudala esan diot lagun bati eta bere lehen erreakzioa izan da ukatzea: Ez, ez, ez, miresmena oso hitz handia da, esan dit, bere buruari garrantzia kenduz, pixka bat deseroso nire aitorpenaren aurrean. Hortaz hitz egin aurretik, pertsona batzuek entzuteko gaitasunik ez dutela esaten ari ginen, nabaria dela noiz dagoen zure aurrekoa esaten ari zarenari adi eta noiz zaren entzule hutsa harentzako. Nirekin ondo sentitzen dela esan dit, esaten duena entzuten nagoela uste duelako, eta erantzun diot arreta badela laztan bat emateko modu bat, azken finean, batzuetan arreta pixka bat baino ez dugula behar ondo sentitzeko. Baina aitortu dit ezetz, badela beste zerbait nirekin dagoenean ongi sentiarazten duena, ez bakarrik eskainitako arreta. Esan dit berari begiratzeko dudan moduak gehiago balio duela sentiarazten duela. Eta orduan atera dut nik miresmen hitza. Izan ere, orduan konturatu naiz miretsi egiten dudala, eta horrek sentiarazten duela ondo, nabaritzen duelako. Eta bere lehen erreakzioa ulertzen saiatu naiz, zergatik sentitu den deseroso hitzarekin, eta konturatu naiz hitz batzuk erabat kutsatuta daudela mundu honetan. Miresmena horietako bat da, hain lehiakorra eta klasista den gizarte honek miresmena lotzen baitu norbait zure gainetik egotearekin. Norbait mirestean, zuregan boterea izango balu bezala, bera baino txikiagoa sentitzen zarela aitortuko bazenio bezala. Eta ez. Nik ez dut nire laguna miresten haren arrakastengatik, ospeagatik, botereagatik. Miresten dut bere esentziagatik eta bakarra delako eta ondo sentiarazten nauelako berarekin nagoenean, neure bertute eta akats guztiekin bakean. Eta ez naiz bera baino gehiago edo gutxiago sentitzen, ez beherago, ez gorago, ez dut horretan pentsatzen elkarrekin gaudenean. Horregatik uste dut arreta laztan bat emateko modua baldin bada, miresmena maitasun modu bat dela. Almudena Grandesek ere esaten zuen: Mirespenik gabe, ez dago maitasunik.
zuzeu.eus / 2023-10-29 / Joseaba Aurkenerena / 1191 hitz
Eta baleari jarraituz, Irlandatik eta Islandiatik urrunduz, euskal baleazaleak Groenlandiara iritsi ziren, eta hortik Ternua eta Kanada aldera. Noiz gertatu zen hori? Historialari batzuen arabera euskaldunak Ternuara 1375ean iritsi ziren eta sekretupean mantendu zuten hango lur eta itsasoetan lasai ederrean balearen eta bakailaoaren ustiaketan jarduteko. Lur haiek aipatzen zituztenean Uharte Mamuak edo Uharte Sekretuak deitzen zieten, beste inolako zehazkizunik eman gabe. Beste historialari batzuek diotenez 1412an iritsi ziren baleazale baionarrak lehen aldiz Ternua aldera. Bada teoria bat erraiten duena euskaldunak izan zirela lur haietan ziren bikingoen azken koloniak birrindu zituztenak.
Jarraitu irakurtzen