Gaztezulo / 2016/12 / 376 hitz
Zea Mays rock estiloko euskal musika taldea dela esatea motz geratzen da. Eszenatokiaren gainean dotore eta basati; dantzagarri eta sakonak; negarra zein euforia eragiteko gaitasuna dute Rekaldekoek. Aiora Renteria eta Piti Imazekin egin dugu hitzordua Bilboko taberna batean. batak ardoa eta besteak Coca-Cola eskatu du, bien arteko nahasketa ezinhobea.