Santi Leone /2016-02-17 / 810 hitz
Niretako DVDa da mundu honetako asmakizun handienetarik, batez ere bi arrazoirengatik –gehiago badira naski, baina nik bi aipatuko nituzke–: normalean jatorrizko bertsioa ikusteko aukera ematen dute, film gehienetan azpitituluekin –geroago bueltatuko naiz horretara–; eta maiz eduki osagarriak –estrak– ekartzen dituzte: making of-a –Espainian making off gisa ezagunagoa–, film laburrak, elkarrizketak, liburuxkak batzuetan, poster txikiak… Bi diskoko edizio bereziek Pavloven zakur bihurtzen naute –pentsatze hutsarekin hasi naiz lerdea ezohiko kopuruetan ekoizten–; hiru diskoko edizioak –klasikoek merezi dituztenak: adibidez, duela urte batzuk Stuart Gordon-en Re-Animator filmari eskaini ziotena, astirik ez baitut sekulan ikusiko ez ditudan eduki osagarriz betea– nire galbidea dira.