Etiketaren artxiboa: Azterketak
Azterketak
Marian Iriarte / 2016-06-19 / 236 hitz
Ikasturtea amaitzear dago, ikasleak estresatuta, irakasleak nekatuta, baina gutxi falta da. Animo! Azkenengo astean denon ahotan ibili dira unibertsitatera sartzeko probetan azterketa batekin izandako gorabeherak. Ez naiz hasiko zutabe honetan haren alde edo aurka eztabaidatzen, ez da hori nire asmoa. Baina bai ikasleek batzuetan irakurritakoa ulertzeko duten zailtasunari buruz. Mundu espezializatu honetan, batzuen ustez ingeniaria izan nahi duen ikasleak ez luke denbora zertan galdu letretako beste jakintzagai batzuetan. Zertarako filosofia? Edo, hain garrantzitsua al da txukun idaztea? Batzuek eta besteek aitortu dute ditxosozko azterketa horretan edukia baino gehiago forma izan dela arazo nagusia.
Angel Perez Gomez, Zientzien Didaktikan katedraduna «Derrigorrezko hezkuntzan, azterketek ez dute zentzurik»
Jon Rejado / 2015-03-14 / 760 hitz
Perez Gomezek uste du eskolek eman beharko lizkieketela umeei beren ikasketa prozesuan gidari izateko baliabideak, eta modua jarri beharko litzatekeela «irakaskuntza pertsonalizatua» egiteko.