Arantxa Iraola / 2016-05-14 / 972 hitz
«Esperimentazioan». Psikologia ikasketak amaitu zituenerako gogoa guztiz jardun horretan jarria zuela esplikatzen du Manuel Carreirasek (Outeiro de Rei, Galizia, 1959). Egun, garuna eta hizkuntza ardatz dituen BCBL ikerketa zentroa zuzentzen du. Donostian 2009tik dihardu, esperimentazio betean. Ehunka ikertzaile erakartzen ditu urtean, eta milaka boluntario. Itaunez betetako jakintzaren alor batean ari dira: burmuinaren funtzionamenduak misterio asko ditu oraindik, eta hizkuntzaren egitura konplexu eta miresgarria han nola ernaltzen eta garatzen den ikustea benetako erronka da. Zirraragarria.