Erredakazioa / 2014-12-04 / 56 hitz
William Shakespearek idatzitako A Midsummer Night’s komedia euskaratu du Juan Garzia Garmendiak, eta EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak sarean jarri du. Modu horretan abiarazi dute Donostia 2016k eta EIZIEk lan horren bueltan antolatu duten Shakespeareren ametsa biziarazten programa. Komedia horrek euskaratutako beste bi bertsio dauzka, biak 1950eko hamarkadaren bueltakoak: Bingen Ametzagarena eta Bedita Larrakoetxearena.