Skakeitan: “Arima biluzten dugu eszenatokian”

Ane Urrutikoetxea / 2016-11-28 / 1047 hitz

Disko berriarekin dator Skaketian: Galera. Urduri, ilusio handiz, eta berrikuntza askorekin, bederatzi kantuko lan berria aurkeztuko dute abenduaren 5ean, Plateruena Kafe Antzokian, Durangoko Azokaren baitan, gonbidatu bereziekin. Haiekin hitz egin dugu!

Jarraitu irakurtzen

Nerea Mujika (Durangoko Azoka): “50. urtemuga borobila izan da”

anboto.org / 2015-12-09 / 738 hitz

Nerea Mujika pozik agertu da azokaren balorazioa egiterakoan: “Durangoko Azoka benetan eraginkorra izan da: sortzaileen eskaintza aldetik ugaria, ekoizpenean aberatsa, egun askokoa, orekatua jendearen ibiliari dagokionez, ondo antolatua, erakargarria komunikatiboki, emozioz betea bere sortzaileak omenduz, mamitsua gogoeta arloan, eta, guztion aldetik, etorkizunari begira jarria: belaunaldi gazteei begira jarria”. Ildo horretatik, Mujikak transmisioaren beharra nabarmendu du. “Durangoko Azokarentzat eta euskal kulturarentzat ezer estrategikorik badago, hori belaunaldi berrietako euskaldunak zaletasunaren, sorkuntzaren eta eragiletzaren ardatzean ipintzea da; parte hartu, parte izan eta parte eman dezaten. Zale berriak, sortzaile berriak eta eragile berriak behar ditugu”.

Jarraitu irakurtzen

Izenen falta ez da aitzakia izango

Juan Luis Zabala / 2015-10-01 / 775 hitz

Jon Alonso, Itxaro Borda, Harkaitz Cano, Karmele Jaio, Tere Irastortza, Anjel Lertxundi, Xabier Montoia, Ramon Saizarbitoria, Joseba Sarrionandia… Horra hor aurten Durangoko Azokan liburu berria izango duten idazle nagusietako batzuk. Bernardo Atxagak eta Mariasun Landak ere izango dute liburu berririk, haur eta gazte literaturakoak. Lehendik ere bazuen motiborik literaturazaleak abendu hasierako azokara joateko, baina izen horiek indartu egingo dute urteroko hitzordu ezinbestekoa.

Jarraitu irakurtzen