Leire Narbaiza / 2017-11-21 / 416 hitz
“Los rojos separatistas incendiaron Guernica” (Gorri separatistek erre zuten Gernika) esan zioten gure amari eskolan, formación del espíritu nacional zeritzon ikasgaian, frankismo betean. Amak, oraindik gazteegi kontzientzia politikoa izateko, gezurra zela erantzun zion irakasleari; ondo baitzekien zer gertatu zen, bonbardaketatik bizirik irten zen baten alaba zelako, lekuko zuelako ama, zeinak etengabe kontatzen baitzuen apirileko egun horretan bizi izandako beldurra eta estutasuna. Gure amak lehenengoz egin zion horrela aurre sistemari, jarki zitzaion gezurrari; eta, ohikoa zen moduan, zigortu egin zuten, ebidentziak errepresioarekin estali nahian.