Pello A. Zuazo / 2016-06-01 / 270 hitz
Zabaldu egin dute katalogoa: euskarazko ehun lan, gaztelaniazko bostehun eta ingelesezko beste horrenbeste jarri dituzte sarean.
Pello A. Zuazo / 2016-06-01 / 270 hitz
Zabaldu egin dute katalogoa: euskarazko ehun lan, gaztelaniazko bostehun eta ingelesezko beste horrenbeste jarri dituzte sarean.
Iñigo Astiz / 2015-11-26 / 295 hitz
“Arrakasta”. Baikorra da Eusko Jaurlaritzak eLiburutegia egitasmoaren lehen urteaz egiten duen balorazioa, eta aipatu du izandako arrakastaren klabe nagusia ere: katalogo zabala eskaintzea. Guztira, 9.268 liburu digital maileguan jasotzeko aukera eskaintzen du Euskadiko Liburutegi Digitalak: 8.596 gaztelaniaz eta 582 euskaraz. Gaur urtebete bete du zerbitzuak, eta, denbora tarte horretan, orotara, 27.438 mailegu egin dituzte 7.338 erabiltzailek. Hurrengo urteetan katalogoa zabaltzen jarraitzea da Jaurlaritzaren asmoa, baita erabiltzaile berriak erakartzea ere. Munduko hamaika txokotan dauden euskal Etxeetako kideei ere zabalduko diete, adibidez, maileguak jasotzeko aukera horretarako.