Edurne Elizondo / 2018-05-25 / 948 hitz
Tuterakoa naiz, euskalduna. Batxilergora arteko ikasketak euskaraz egin ditut; Iruñera etorri, eta gaztelaniaz ikasi behar dut Erizaintza; halabeharrez, ordea. Etsigarria da”. Amaia Muelarenak dira hitzak. Nafarroako Parlamentuan erran zituen, joan den astean, Erizaintzako ikasketak euskaraz jar ditzatela eskatzeko egindako agerraldian. Fakultateko ikasleen erdiak dira euskaldunak, eta martxan jarri dira, NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoari eta Nafarroako Gobernuari exijitzeko Erizaintza euskaraz irakasteko urratsak egin ditzatela.