Edurne Elizondo / 2017-11-17 / 816 hitz
Gehiago espero zuten. Baina pareta baten kontra egin duten sentsazioa dute. Bidea ia hasi bezain pronto amaitu dutela. Nafarroako Unibertsitate Publikoan euskaraz ikasteko dauden aukerak uste baino urriagoak direla konturatu dira. NUP, finean, “gizarteak uste baino erdaldunagoa” dela. “Unibertsitateak beti saltzen du gora baino ez duela egiten euskaraz eskaintzen dituen ikasgaien kopuruak; baina ez da egia. Errealitatean, euskara ez da, inondik inora, lehentasun bat”.