Onintza Irureta Azkune / 2016-03-06 / 1368 hitz
Amua goxoa izan da, “zure haurrak primeran ikasiko du ingelesa”. Ordea, Ingelesez Ikasteko Programa (IIP) ezker-eskuin kritikatu dute hezkuntzako eragile ugarik, hala nola, irakasleek, zuzendariek, gurasoek eta sindikatuek. UPNk (PSNren babesarekin) abiatu orduko errailetatik aterata doan trena nola bideratu erabaki behar du Gobernu berriak. Oraingoz, moratoria eta ebaluaketa agindu ditu.