Iratxe Fresneda / 2015-09-19 / 658 hitz
Donostiako Nazioarteko 62. Zinemaldian, Jon Garañoren eta Jose Mari Goenagaren Loreak filmak esperantzaz blaitu zituen euskaldun zinemazale eta euskaltzaleen bihotzak eta buruak. Loraldiaz hitz egiten zen, hitz egiten genuen. Joan den urtean Loreak, eta, aurten, Asier Altunaren Amama Zinemaldiko lehiaketa ofizialean egoteak euskararen erabileraren normalizaziorako aurrerapauso bat dela zalantzarik ez dago. Baina, hor amaitzen da euskarazko zinemagintzaren ibilbidea? Zinemaldiaren lehiaketa ofizialean? Ez, noski (are gehiago, orain Oscar sarietan euskaraz ekoiztutako filma lehian egon litekeela jakin berri dugu).