Pakito Ganbelai / 2016-01-19 / 386 hitz
Ai, iratzargailua… Langilearen miseriaren sinbolo bezala irudikatua izan da maiz. Zenbait idatzi eskaini ote zaizkion, zenbait abesti, zenbait bertso. Denak txarrak, seguru. Ze nazka ematen zuen ikasle garaian, bereziki irailean, goizeko seietan edo zazpietan jarri beharra zegoenean, hiru hilabeteko oporraldiaren ostean.