Juan Luis Zabala / 2015-10-01 / 775 hitz
Jon Alonso, Itxaro Borda, Harkaitz Cano, Karmele Jaio, Tere Irastortza, Anjel Lertxundi, Xabier Montoia, Ramon Saizarbitoria, Joseba Sarrionandia… Horra hor aurten Durangoko Azokan liburu berria izango duten idazle nagusietako batzuk. Bernardo Atxagak eta Mariasun Landak ere izango dute liburu berririk, haur eta gazte literaturakoak. Lehendik ere bazuen motiborik literaturazaleak abendu hasierako azokara joateko, baina izen horiek indartu egingo dute urteroko hitzordu ezinbestekoa.