Arantxa Iraola / 2018-10-10 / 1165 hitz
Irailaren 8an, atzo hilabete, Hondarribian ikur beltz eta txistu artean desfilatu behar izan zutenetako batzuk dira: gazteak, Jaizkibel konpainiaren hats berria. Arbuio mezuak ez zaizkie arrotzak; lehendik ere atzeman dituzte. Eskolan-eta gutxiengo sentitu dira usu, eta ez dute erarik izan gaiaz solastatzeko.