Kattalin Barber / 2016-11-18 / 697 hitz
Pablo Sarasate biolin jotzailearenganako interes berezirik ez zuen Joaquin Calderonek orain dela hiru urte. Baina, “kasualitateak hala nahita”, hari buruzko dokumentala egitea erabaki zuen. Sarasate, el rey del violín (Sarasate, biolinaren erregea) izenburuko lana aurkeztu zuen, joan den astean. Abenduan, DVDa salgai egonen da. Nafarroako hiriburuan jaio zenetik mundu osoan ospetsu bilakatu arte Sarasatek egindako urratsak jasotzen ditu dokumentalak.