Juantxo Zeberio / 2015-11-12 / 890 hitz
Azken aldian KULTURAren (eta bidenabar euskal kulturaren) inguruko hausnarketa eta debatea pizteko beharraz hainbat forotan irakurri eta entzun dut (Beñat Sarasola eta Ainhoa Güemesen arteko elkarrizketa, Donostia 2016 egitasmoa…).
Bat nator. Herri honek herri bezala aurrera egingo badu, (beste hainbat gairen artean) kulturaren oraina eta etorkizunaren nondik norakoak denborarik galdu gabe zehaztu eta finkatu behar direla uste baitut nik ere. Baina… egia esan behar badut, gero eta nahastuago ditut normalki musika egitera bideratzen ditudan neurona apurrak.