Alberto Barandiaran / 2014-01-10 / 446 hitz
Mila eta zazpiehunen aldizkarian», Erlea-n, hamar urte barru non ikusten duen bere burua galdetu dio Joxemari Iturraldek Joseba Sarrionandiari. Euskal Herrian bizitzen irudikatu du poetak, bizimodu lasaian, prentsan agertu gabe, lanean, «berdin litzaidake auzokoek inmigrante bat naizela pentsatzea».
Baina beharbada interesgarriagoa da idazteaz eta idazkeraz biek egiten duten gogoeta. Kezka berdintsua antzematen baitzaie: Zergatik idazten dugu idazten dugun bezala?