Edurne Elizondo / 2015-12-11 / 785 hitz
Pirinioak aisialdirako espazio bat dira nafar anitzentzat. Asteburuetan edo oporretan bisitatu beharreko toki bat. Harat joan, eta handik itzultzeko ingurua. Pirinioetako herrietako biztanle anitzek ere egin dute handik hiriburura joateko urratsa. Iruñean aurkitu dute lana, eta hirian gelditu dira, herriak hustuz. “Neguak gogorrak dira, bai; komunikazioa txarra eta zerbitzuak eskasak. Baina ez dira horiek gure arazo nagusiak: gutxi garela, hori da kontua”.