Xabier Etxaniz Erle / 2018-10-09 / 592 hitz
Euskal Literatura? izeneko iritzi artikulua argitaratu zuen aurreko igandean Juanjo Olasagarrek; bertan euskal literaturari buruz hogei urteko gazte baten ezagutza eza komentatzen zuen. Harrigarria bada ere, lagun horrek, ezta bere lagunek ere, ez zuten Jon Mirande ezagutzen. Harrigarria izan beharko litzateke ere Irakasle ikasketak egiten dituzten ikasleek Atxagaren haur liburuak ez ezagutzea edo poesia irakurtzen ez jakitea… baina hala da.