Mikel Garcia Idiakez / 2016-11-21 / 253 hitz
Denok egin dugu noizbait: whatsap taldean idatzi duten txiste iraingarriaren aurrean isildu, edo bulegoan lankideak egin duen etorkinei buruzko aipamen txatxua erantzunik gabe utzi, parrandan tabernan neskari ipurdia ukitu diotela ikusi eta beste aldera begiratu, pareko espaloian eskutik emanda doazen bi mutilei marikoi deitzen ari zaizkien arren entzungorrarena egin, lagunarteko makina bat komentario arbuiagarri pasatzen utzi… Bullyingaren aurkako metodo arrakastatsuek erakutsi digutenez, ordea, lekukoon rola funtsezkoa da: gure jarrerak erasotzaileari hegoak eman diezazkioke, edo errotik moztu dezake erasoa.