Ane Urkola Agirrezabala / 2016-03-04 / 364 hitz
Indarrez sartu ziren bere etxera eta tiroz hil zuten, iturri lokalen arabera. Cáceresen amak adierazi duenez, poliziak aipatu du lapurreta saiakera izan zela, baina “badakigu bere borrokagatik hil dutela”. “Gobernuaren krimen politikoa izan da”, adierazi du Carlos H. Reyes Herritarren Erresistentziarako Fronte Nazionaleko (FNRP) zuzendariak.