Hasier Rekondo / 2015-10-04 / 412 hitz
Idazlea: Karlos Linazasoro. Argitaletxea: Elkar.
Zenbat aldiz aipatu ote da ironia Karlos Linazasororen (Tolosa, 1962) lana iruzkintzean? (Ironiaren bideak ezin asmatuzkoak dira). Zenbatetan mugatu ote dugu haren lana aforismoaren espazio mugagabera? Zenbatetan idatzi da ironiaren harrak gorentasuna murrizten diola artelan bati? Aurreiritziak aurreiritzi, moldeak molde, generoak genero, talentua eta erudizioa oparitzeko lain ditu Tolosako idazleak. Baiki, talentuaren jabe zarenean bideak ez dira hain nekezak ez literaturan, ez bizitzan.