Iker Tubia / 2015-09-13 / 1314 hitz
Anarkista eta igeltseroa. Hori da Lucio Urtubia (Cascante, Nafarroa, 1931). Sorterrian harrapatu du BERRIAk, Gasteizen eta Cascanten omenaldi bana egin baitiote. Dena den, berehala itzuli da Parisera. Nafarroara gogotsu itzuli da azken aldietan, aldaketa politikoa dela eta. Gainera, herrian «gizartekotu» dutela dio, bere garaian esaten zena zuzenduz: «Lucio Urtubia, mundu osoan ezaguna, bere herrian izan ezik».