Maite del Corte / 2018-05-13 / 312 hitz
Azken hamarkadan izandako berrikuntzek osasun sektorea goitik behera aldatzen hasi dira. Iraultza teknologikoak izugarrizko berrikuntzak ekarri ditu osasun zentroetara: teknika hobeak, punta-puntako teknologia erabiltzen duten makinak….honek guztiak bizi-itxaropena handiagotu digu, baita gozatzen dugun bizi kalitatea hobetu ere, hortaz asko dugu eskertzeko medikuntzako aurrerapen teknologiko hauei. Argi dago irauntza teknologikoak gure ongizateari mesede handiak egin dizkiola, baina oraindik iristear dago gaur egun ezagutzen dugun medikuntza guztiz aldatuko duen berrikuntza: e-osasuna.