Iker Tubia / 2015-10-29 / 1.047 hitz
Ez da inorena, eta guziena da, era berean. Baina, guziena izateak, batzuetan, ekar dezake arazoren bat. Ez da ohikoena, baina gatazka iturri izan liteke basoa. Basoa baino gehiago, basoa erabiltzen dutenen jardunen arteko talkak. Onddo biltzaileak, ehiztariak, nekazariak, txirrindulariak… denak elkartzen dira han, eta beharrezkoa dute elkar ulertzea.