Idazketa, bizitzaren iparrorratz

Mikel Lizarralde / 2015-10-02 / 639 hitz

  • Izenburua: Neguko egunerokoa
  • Egilea: Paul Auster
  • Itzultzailea: Oskar Arana
  • Argitaletxea: Txalaparta

«Pentsatzen duzu zuri ez zaizula inoiz gertatuko, zuri ezin zaizula gertatu, zeu zarela munduan pertsona bakarra horrelako gauzak sekula gertatuko ez zaizkiona, eta, orduan, banan-banan, den-denak hasten zaizkizu gertatzen, beste guztiei gertatzen zaizkien bezalaxe». Horrelaxe hasten da Neguko egunerokoa, Paul Austerrek (New York, 1947) 2011ko neguan idatzi eta orain Oskar Aranak euskarara ekarri duen liburua (Txalaparta). Mikel Soto editoreak azaldu bezala, «neguan ordez, bizitzaren udazkenean» sartzen ari den pertsona / idazle baten kontakizuna da Neguko egunerokoa, eta idazketa prozesuan «gogoa» izan du gidari idazleak. «Ez dakit Paul Austerren libururik onena den, baina bada, beharbada, pertsonalena; Auster bere osotasunean agertzen baita».

Jarraitu irakurtzen

Bazena badena bihurtu da

Mikel Lizarralde / 2015-02-17 / 553 hitz

Esteve Materrak 1617an Bordelen argitaratutako ‘Doctrina Christiana’ aurkitu dute Danimarkako Errege Liburutegian: lapurtera klasikoan idatzitako lehen lana.

Jarraitu irakurtzen

Joseba Gabilondoren ‘New-York-Martutene’-k jaso du Euskadi saria

Mikel Lizarralde / 2014-10-30 / 638 hitz

Ramon Saizarbitoriaren eleberriaren azterketak irabazi du saiakera alorreko saria.
Maite Gurrutxagak ‘Habiak’-en egindako ilustrazio lana eta Harkaitz Canoren ‘Orkestra lurtarra’ ere saritu dituzte.

Jarraitu irakurtzen