Sustatu.eus / 2016-04-14 / 668 hitz
Mossack Fonseca-ko datuen filtrazioa denon ahotan dago azken egunotan, izan ere, kazetaritzan inoiz izan den filtraziorik handiena izan da. Kontuan izan, besteak beste, ia 5 milioi eposta filtratu direla eta baita milioika dokumentu ere. Guztira hainbat eta hainbat Gigabyte-tako informazioa. Baina nola lortu dute kazetariek informazio guzti hori? Ba, Internet bidez abokatuen zerbitzarietara sartuta, horretarako euren webguneak zeukan segurtasun-zulo bat aprobetxatuta, eta behin “barruan”, zerbitzariko informazio guztia kopiatuta (informazio guztia zerbitzari berean baitzeukaten, eta Intraneteko zerbitzarian ere beste segurtasun-zulo bat baitzegoen). Cracker trebatu batentzat lan erraz samarra (cracker hobetsi dugu kasu honetan, eta ez hacker; ikus amaieran). Hauxe da orain arte zabaldu den azalpena.