Urko Apaolaza Avila / 2018-04-29 / 770 hitz
Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena iaz izan zen, aurtengoa beste apirilaren 26 bat da beraz, haatik garrantzirik ez dute galdu sarraski hura gogoratzeko ekitaldiek. Gernikako herri ekimenak programazio zabala osatu du eta aurten ere lotu ditu 1937ko krimena eta gaur egungoak, gogoraraziz armagintzan dugun inplikazioa eta gerrak “hemen” hasten direla. Sinbolismoz beterik dagoen eta hotzikara sortzen duen sirenaren soinua entzungo dugu berriz ere, eta orain aste batzuk, astelehen odoltsu hartako merkatu eguna antzeztu dute herritarrek, besteak beste.Oroimena bizirik mantentzea ezinbesteko zaigu zortzi hamarkada geroago, beste batzuek zabaldutako gezurraren kedarra ere bizirik dagoelako oraindik.