Mikel Garcia Idiakez / 2016.05-26 / 347 hitz
“Abusuzko tratua”, “presio psikologiko jasangaitza” eta hautaketa eta formazio prozesuetan “doktrinamendua” leporatzen diote Mercadonako langileek supermerkatu kateari, “sekta bat bezalakoa” delako: “Aginduak zalantzan jarriko ez dituen menpeko langile otzana lortzea dute helburu”. Ondo dator hitzok gogoratzea, jakinik maiatzaren 27an Mercadona irekiko dutela Irunen, eta oso denbora gutxian 45 saltoki aurreikusi dituztela Hego Euskal Herrian.