Mikel Garcia Idiakez / 2018-05-14 / 265 hitz
Horizontala, autogestionatua (arbitrorik gabea), doakoa eta mistoa, horrelakoa da Alacanteko Saskibaloi Liga Kooperatiba. Kirol-kluben filosofiatik at eta ohiko ligek suposatzen duten dirutzatik ihesean, 2017 bukaeran jaio zen eta dagoeneko 80 jokalari dira, zortzi taldetan banatuta. Auzoak bizi mantentzen dituztela eta kirola beste modu batera ulertzen dutela diote.