Interneteko merkataritza seguru edota fidagarria al da?

Ales Luengo / 2017-11-23 / 731 hitz

Interneten erosketak egiteak gure egungo bizimodua aldatu du; askorena bai bederen (txartel bidaiak, arropa, ikuskizunetarako sarrerak, bigarren eskukoak, elikagaiak, gailuak, higiezinak, ibilgailuak…). Saltzaile eta ekoizleentzat, bizitza aldatu baino irauli egin du. Goitik behera, gainera. Baina horrek onerako ala txarrerako eragiten du? Abantailak al dira denontzat edo desabantailak ere baditu ? Ni ez nago guztiz beraren kontra, baina, aitortu behar dut, ez dudala gehiegi erabiltzen. Edonola ere, nire ustez jakin behar da noiz eta nola erabili.

Jarraitu irakurtzen

Pasahitzak zaintzeko oinarrizko neurriak

Sustatu.eus / 2016-11-03 / 285 hitz

Gure pasahitzak segurtasunez gordetzeko orduan, zaila da guztiontzat baliagarri diren arau eta aholkuak ematea, eta ezinezkoa ziurtasun erabatekoa lortzea, baina badira oinarrizko zenbait arau gomendagarri. Ondorengo hauek, behintzat, jarraitzea aholkatzen dizuegu.

Jarraitu irakurtzen

Garbitu. Zentrifugatu. Internet suntsitu.

Edu Lartzanguren / 2016-10-28 / 1060 hitz

Inoizko zibererasorik handienetakoa egin zuten duela astebete, Internetera loturiko milaka etxetresna bahituta. Nork egin duen ez dakite, baina gauza bat ziurra da: indar erakustaldi bat besterik ez zen izan, eta edonoiz egin ahalko dute berriz, Gauzen Internet behar zuena ‘Kakaren Internet’ bihurtu baita. Jarraitu irakurtzen

Txernobylgo irakaspenak

Oier Zeberio eta Iñaki Barcena / 2016-04-26  / 708 hitz

Txernobylgo hondamendi nuklearra gertatu zenetik 30 urte pasatu dira. Ziur aski munduan gertatu den larriena eta ondorio soziopolitiko sakonak ekarri zituena, Ukrainan, Sobietar Batasunean eta mundu osoan. Glasnost —gardentasuna— eta perestroikaren —berregituraketa— urteak ziren Mikhail Gorbatxovek gobernatzen zuen sistema sozialistan, eta Txernobylgo istripuak inflexio puntu bat suposatu zuen «sozialismo errealaren» gainbeheran.

Jarraitu irakurtzen