Garikoitz Goikoetxea / 2015-12-02 / 917 hitz
Euskararen biziberritzea aldaketa prozesuan dagoela uste du Kike Amonarrizek (Tolosa, Gipuzkoa, 1961). Berrikusi eta berrikasi dokumentua landu dutenetako bat da; Topagunearen altzoan elkartu dira hamar lagun, eta euskararen biziberritzeari buruzko gogoetak egin dituzte. Besteak beste, adostasun politikoa eta soziala lortzea ezinbestekoa dela ohartarazi dute. Aukera badela dio Amonarrizek.