Ikerne Zarate / 2015-12-04 / 701 hitz
Orain urtebete heldu zen Euskal Herrira Katerina Kirsanova (Ukraina, 1986), bikotekide Roman Sadovnikekin. Donetsketik ihesi atera ziren. Lana bazuen, baina hura galdu eta beste bat lortzeko aukerarik gabe eta dirurik gabe gelditu zenean erabaki zuen Kirsanovak Euskal Herrira etortzea. Errenterian bizi izan ziren lehenik, Donostian gero, eta Lezon duela bi hilabetetik. Emakume errefuxiatuen egoera gogorra dela esan du ukrainarrak: “Duzun guztia utzita, hutsetik hasi beharra duzu, ezagutzen ez duzun hizkuntza batean, eta nora jo jakin gabe”. Horretaz guztiaz mintzatu da SOS Arrazakeriak Errenterian antolatu duen Emakume errefuxiatuen egoera jardunaldietan, bere esperientzia eta hainbat lagunena ezagutarazi eta zabaltzeko.