Marta Zumeta Olavera / 2017-11-13 / 360 hitz
Aurrekoan, pisukide ohiekin geratu nintzen afaltzeko, eta “4ak-ze-lanpetuta-eta-estresatuta-gauden”errondako txanda heldu zitzaidanean, pilatuta dudan lan guztiaz gain, aste honetarako ekarpena egin behar eta, beti bezala, denboraz estu nenbilela aipatu nuen. Asmoa nuela Maialen Lujanbiok Irunen botatako bertsotzarraren harira, (Euskal Herrian ikusi ez duenik geratzen bada, hemen bideoa) estereotipoak haustearekin lotutako zerbait.