Paolo Francalacci / 2015-10-27 / 691 hitz
Gizakiaren DNAn dagoen informazioak ez du bakarrik pertsona bat osatzeko beharrezkoa den proiektuaren berri ematen, haren historiaren aztarnak ere erakusten ditu, eta arbaso guztiak inplikatzen dituen prozesu baten emaitza da. Izan ere, pertsona guztiek partekatzen dute DNAren % 99, eta aldakuntzen ondorioa da bata bestearengandik desberdin egiten gaituen zatitxoa, mutazioak esaten zaien horiena, aurreko belaunaldietatik heredaturikoa.