
“Hiru arkakuso”
Izotzean ezkutatutako altxorra
BERRIA ikasgela / 2024-02-28 / 807 hitz
Izotzean sortzen diren burbuila txikiak ikertzen dituzte Izotzalaben, Leioan. Han gordeta daude atmosferaren aztarnak. Burbuila fitxategi horri esker, ikertzaileek jakin dezakete nolakoa zen duela 800.000 urteko atmosfera, eta gerora zer bilakaera izan duen.Ondorio argi bat atera dute: «Izotzean ikusten da nola gaur egun dugun berotzea orain arteko erregistroetan agertzen dena baino askoz handiagoa den».
Jarraitu irakurtzenEuskara oinarri izango duen ChatGPT modukoa, gero eta hurbilago
BERRIA Ikasgela / 2024-02-06 / 344 hitz
HiTZ Zentroak euskarazko hizkuntza eredurik handiena garatu du: Latxa. Eredu horietan oinarritzen dira adimen artifizialezko txatbotak, eta euskara oinarri duen programa sortzeko lehen urratsa da Latxa.
Jarraitu irakurtzenBi aldiz iraun, Oihane Zuberoa Garmendia Glaria
BIZITZEA
mandarina jatearen pareko
esperientzia da:
zuritu eta dastatu arte
ezin igarri
zuku edo siku,
gozo edo min
izanen den.

QUEEN KONG, libreki bizitzeko hautua
Héléne Vignal, Queen Kong, Elkar, 2023
Dena hasi zen Jéremierekin. Izpilku-usaina zeukan. Niretzat usain sexya zen, izpilikua. Ohartu nintzen azalak apur bat epeltzen zionean, lurrin horrek ate sekretu bat aktibatzen zuela nire hanken artean. Zuzen-zuzenean. Aldizka, izpilikua beste nonbait sumatuta ere, busti egiten nintzen. Itzel gustatzen zitzaidan hori.
Baliteke horrek zerikusiren bat izatea garbitu eta gero izaretan gertatzen den leungarriarekin. Izpiliku-usaina izan behar zuen lehen aldiz lehertu nintzenean. Zenbat urte nituen orduan? Zortzi edo. Ohean nengoen. Egon ezinik. Gogoratzen naiz bila nenbilela. Zerbaiten bila nenbilela, zeren bila jakin ez arren. Ausart sentitzen nintzen. Esploradore moduko bat. Banekien banuela zerbait esploratzeko. (…)
Nuria Figueras eta Anna Font, Bisita
Bisita bakardadea eta isiltasuna ezagutzera eta bide batez, bakardadeaz eta isiltasunaz gozatzera ere.animatzen duen album ilustratua dugu,