Gaitzak eta bazterketak jota

Edurne Elizondo / 2018-05-18 / 1086 hitz

Ez digute jaramonik egiten. Gutxi gara, eta, gaixo eta emakume gisa, tratu txarra ematen digute. Genero kontua da! Ozen erran behar dugu, kexatu, eta ikusgarri bilakatu”. Fibromialgia, neke kronikoaren sindromea, sentsibilitate kimiko anizkoitza eta elektrohipersentsibilitatea dutenen nazioarteko eguna izan zen larunbata, eta, gaitz horien berri emateko, Unrest dokumentala bistaratu zuten Frida elkarteko kideek, larunbatean bertan, Iruñean. Ikusle batenak dira hasierako hitzak; neke kronikoaren sindromea duen emakume batenak. Gaitz hori du filma zuzendu duen Jennifer Break ere, eta ordu eta erdiko lanean jaso ditu hura sufritzen dutenen egunerokoan gaitzak dituen ondorioak; bai eta eritasunak, batez ere, emakumeak jotzeak duen eragina ere.

Jarraitu irakurtzen

Okil beltzaren (Dryocopus martius) hedatze ikusgarria Euskal Herrian, Eibarrera heldu arte!

Asier Sarasua / 2018-05-12 / 544 hitz

Azkenaldian hegaztien inguruko albiste gehienak oso kezkagarriak dira, espezie eta populazio gehienek beheranzko joera bizkorra daukatelako azken urteotan (asteotakoak dira, esate baterako, 3 albiste hauek, antzandobien %95a desagertu dela EAEnbasoilo txikia ia-ia desagertu dela Euskal Herritik, edota urtean 600.000 enara gutxiago daudela Espainian). 

Jarraitu irakurtzen

Ez da erraza, katagorri

Egilea: Ramón , Elisa                                          Ilustratzailea: Osuna, Rosa                  Argitaletxea: Pamiela / Kalandraka
Bilduma: Haur Literatura
Urtea: 2017
ISBN: 978-84-7681-987-6
R: 8012

 

 

 

Jarraitu irakurtzen