Okerrak: *ah!, *eh!, *oh!

Interjekzio hauek euskaraz honela idatzi behar dira: a!, e!, o! Euskaltzaindiak beste idazkera hauek ez ditu jaso Hiztegian: ah!, eh!, oh!

Ikusi Euskaltzaindiaren Hiztegian datozen hiru sarrerak:

Ez dugu ahantzi behar hainbat euskaldunentzat “h” ez dela letra mutua, fonema baizik. Hortaz, honela idatzi beharko genituzke adibideok:

a) A, badakit nor den!

b) Kontuz hauekin, e!

c) O, zer pena!

Eta ez:

a) *Ah, badakit nor den!

b) *Kontuz hauekin, eh!

c) *Oh, zer pena!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.